XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Calocera cornea (Batsch.: Fr.) Fr.

Sin.: Clavaria aculeiformis Bull.: St-Amans, - Tremella palmata Schum.: Fr. - Calocera striata Hoff.: Fr.

Eusk.: Mikiadar laburra. Cast.: Calocera cormuda. Fr.: Calocère cornée.

Begiratu batean, Clavaria batekin nahas daiteke espezie hau, forma eta kolorea berdintsuak baitira, baina ezaugarri mikroskopiko desberdinak ditu.

Oso arrunta da.

Udan eta udazkenean ateratzen da talde ttikitan ihartutako edo usteldutako egurraren gainean, bai hostozabal eta bai koniferoetan

Fruitu-gorputza adar edo kali formakoa da, eta altuera cm bateraino ailega daiteke.

Kolore hori edo hori-laranja du eta oinaldean zuria, himenioa dagoen lekuko gainaldea leuna, labankorra eta lingirda.

Mami sendo, elastiko eta gelatinakara du.

Zapore geza.

Usainik ez.

Espora zuri, ez-amiloide, leun, ttanttadun eta zilindrikoak ditu.

Bi esporadun basidioak ditu, urkilatuak eta oso handiak.

Espezie hau ez da jangarria, oso ttikia baita.

Calocera viscosa kolore berdinekoa da, baina handiagoa.

Azken honen fruitu-gorputza adarkaturik dago eta koniferoen motzondo usteletan ateratzen da, eta behin ere ez hostozabaletan.